2007-04-26

Tartalo

Egilea: A. Mateo

Bazen behin tartalo txiki bat, 5 urte zituena eta bere aitarekin bizi zen.
Egun batean esan zion aitak:
- 40 urte dituzunean, ireki kaxa hau. Eta kaxa bat eman zion. Denbora guztian zegoen lana egiten semea (arbolak mozten, harriak ekartzen…) eta beti esaten zuen semeak:
- Zergatik egiten dut hau? Zergatik egiten dut hau?
Eta aitak:
- Ikusiko duzu! Ikusiko duzu!
Aita hil zenean eta mutilak 40 urte zituenean kaxa hartu zuen eta… galtzagorriak ziren ! Tartaloa ez zen mugitzen zeren eta galtzagorriek egiten zituzten gauza guztiak. Egun batean tartaloa basora joan zen, doinu bat entzun zuen, leku horretara joan eta, han, lakua zegoen; lakua eta… lamia!
Tartaloa joan zen lamiarengana eta hori izan zen bere azken momentua.

No hay comentarios: