2007-04-15

NIRE SUKALDEA

Egilea: MAIDER

Nire sukaldean sartzen zarenean, eskuinean hozkailua dago eta elikagaiek denbora gehiago irauteko balio du.Bere ondoan, mahai-gaina dago eta, mahai-gainean, mikrouhin labea eta harraska. Mikrouhin labeak gauzak berotzeko balio du eta, harraskak, gauzak garbitzeko.Behean, bi armairu, garbigailua eta labea daude. Armairu
batean lapikoak eta horrelakoak ditut eta, bestean, zakarrontzia. Garbigailuak gauzak garbitzeko balio du eta labeak, janaria egiteko. Labearen gainean sua dago eta janaria berotzeko eta egiteko balio du. Paretan, zintzilik, armairu batzuk daude. Batean, edalontziak daude; beste batean, platerak eta beste bietan kopak eta
daude. Ezkerrean beste armairua dago.Armairuan janaria gordetzen dugu.
Aurrerago, mahaia dago eta, inguruan, lau aulki daude eta mahaiaren gainean, fruituontzia.
Aurrean, balkoiaren atea eta balkoiaren atearen ondoan, erradiadoreak beroa ematen du eta sukaldea berotzen du. Paretan, zintzilik, erlojua dago ordua jakiteko. Erlojuaren ondoan libretatxo bat dago eta, zerbait bukatzen denean, hor apuntatzen dugu, asteartetan erosketak egiten ditugunean, erosteko. Bi kuadro ere baditugu eta egutegia, ze egun den jakiteko.

No hay comentarios: