Egilea: Maider
Kondairak dioenez, duela urte asko, herri txiki batean sorginak eta lamiak bizi ziren, baina ezin zituzten batzuk besteak ikusi, haserretuta zeudelako. Bazeuden ere Mari izeneko neska bat eta Tartalo. Lami eta sorgin guztiei Tartalo gustatzen zitzaien. Horregatik, Tartalok tratu bat egin zuen beraiekin: Mariren lagunak izan behar ziren zeren eta Mari beti bakarrik zegoen eta, noski, Tartalo Mariren lagun handia zenez, lagundu nahi zion. Lamiak eta sorginak Mariren lagun handiak izan behar ziren baina lamiei eta sorginei ez zitzaien batere gustatzen Mariren lagunak izatea. Horregatik, eta Tartalori Mari gustatzen zitzaiolako, plan bat asmatu zuten Mari herritik joateko eta inoiz ez bueltatzeko. Plana hau zen: sorginek Tartaloren ahotsa hartuko zuten eta Basora joango ziren. Bitartean, lamiek Tartalo egonarazi behar zuten. Orduan, sorginak Tartaloren ahotsarekin laguntza eskatuko zuten eta Mari laguntzera joango zen baina ez zuen inoiz Tartalo aurkituko Tartalo ez zegoelako. Plana egiteko eguna zen. Sorginak, beraien magia erabiliz, Tartaloren ahotsa hartu zuten. Lamiak bazeuden prest Tartalo egonarazteko eta bere etxean aurkitu zuten. Sorginak basoan zeuden eta laguntza eskatzen hasi ziren. Orduan, Mari laguntzera joan zen baina ez zuen Tartalo aurkitzen eta… Bat-batean, Tartalo agertu zen zeren eta lamiak oso arraroak ikusten zituen eta, zerbait susmatu ondoren, basora joatea erabaki zuen. Lamiek eta sorginek dena kontatu zioten Tartalori eta barkamena eskatu zioten berari eta Mariri. Horregatik, Tartalok eta Marik barkatzeko lamiak eta sorginak lagunak egin ziren betiko.
2007-04-15
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario