Egilea: Aitziber
Duela milaka urte, herri txiki batean bizi zen mutil bat Pozalagua deitzen zen. Berak mundua ibili nahi zuen, baina bere herria utzi behar zuen eta erabaki gogorra zen. Bi hilabete igaro ziren eta erabakia hartuta zuen: herria utziko zuen mundua ibiltzeko. Lehen egunean, Zil uhartera iritsi zen eta han mendi batean leize bat zegoen.
Pozalaguak leizean sartzea erabaki zuen. Han dena oso ilun zegoen eta Pozalaguak barrurago sartzea erabaki zuen. Barrurago, erraldoi bat ikusi zuen baina erraldoiak bera ez. Erraldoi hura mundu osoko beldurgarriena zen eta jende guztia beldurtuta zuen. Pozalagua, beldurtuta, ihes egiten saiatu zen, baina erraldoiak harrapatu egin zuen. Bahitu egin zuen eta bi urte igaro zituen bertan. Egun batean, Pozalaguak gainean zituen sokak askatzea lortu zuen eta, erraldoia lotan zegoela, bere janariari pozoia bota zion eta, hurrengo egunean, jaterako orduan erraldoiak janaria eskaini zion Pozalaguari. Pozalaguak ezetz esan zion eta erraldoiak zerbait susmatu zuen. Azkenean erraldoiak dena jan zuen eta Pozalaguak libre geratzea lortu zuen. Handik aurrera leizeari Pozalagua deitzen diote, berak erraldoia hil zuelako.
2008-04-10
Suscribirse a:
Entradas (Atom)