Egilea: Maider
Txalaparta euskal musikan erabiltzen den zurezko edo harrizko musika tresna da.
Duela milurteko asko komunikatzeko erabiltzen zuten guda, hileta, jai eta sagardoa zegoenean jotzen baitzuten jendeak jakiteko.
Gaur egun, musika tresna bezala erabiltzen da Euskal Herrian. Bi dira jotzen dutenak eta bakoitzak lan bat dauka. Batek ordena-oreka jartzen du eta, besteak, lagunak jarritakoa hausten, desordenu-oreka sortzen. Horrela joaldian erritmoa egin eta deseginez gero eta azkarrago doa.

Honelaxe egin dezakezu txalaparta bat:
- Lehenik eta behin, bi saski jartzen dira bakoitza alde batean.
- Ondoren, bi zaku, lastoz beteta, saskien gainean jartzen dira.
- Gero, bi ohol hartu behar dira berdin-berdinak.
- Geroago, oholak jarri behar dira banaka. Ertzak saskien gainean jarri behar dira.
- Azkenik, denok txalaparta jotzera!