2007-04-20

Pertsonaia ezkutua

Egilea: Ane

Duela urte asko, bazen pertsonaia bat, jendea ikustean, izkutatu egiten zena eta, bat-batean, harrapatu eta… ¡nork daki zer egiten zien! Denek pertsonaia izkutua deitzen zioten.

Egun batean Prosvoneko Magestateak bere 50 soldadu onenak bidali zituen pertsonaia hori harrapatzeko eta horrela lasaiago bizitzeko, baina pertsonaia horrek soldaduetariko batzuk harrapatu eta eraman egin zituen eta beste guztiak kaka eginda joan egin ziren.
Magestateari kontatu zioten 50 soldadutik 25 bakarrik salbatu zirela eta magestatea, hasarreturik, bere lorategira joan zen pixka bat lasaitzera.

Hurrengo egunean beste 50 soldadu bidali nahi zituen baina, azkenean, 30 bakarrik bidali zituen.
Bueltatutakoan berri on bat zekartela ematen zuen. Soldadu batek esan zion garrasika Magestateari:
-Magestatea, Magestatea, berri ona eta txarra dugu zuretzat. Zein lehenengo?
-Ona, noski.
-Ba... pertsonaiari... ¡Ahate hankak ikusi dizkiogula!
-Ba... ez zarete oraindikan enteratu?
-Ba… orain, esaten duzula.. bai. Lamia da!
Hurrengo egunean erregea joan zen, ideia bat zuelako.
Lamiari orrazi bat eskaini zion. Horrela, lamia Prosvoneko lagun berezia izan zen eta baita ikurra ere.

No hay comentarios: