2007-04-20

Hortzak baditu, arazoak izango dituzu!

Egilea: Miren

Bazen behin Maria izeneko lamia bat, mila urte zituena, baina urteak pasa arren, polita eta lirain zegoen bere botereei esker.Senarra zuen, tartalo bat zen, baita alaba polit bat ere. Bere akats bakarra bi hortz oso separatuta edukitzea zen.

Bere amak dentistarengana eraman nahi zuen, baina ezin izan zuen eraman neskak bere botereak erabiliz ama paralizatu zuelako.
Amak pentsatu zuen ea nola eraman zezakeen neskatoa medikuarengana eta, azkenik, ideia bat otu zitzaion: hauts magikoak bota zizkion eta hurrengo egunean neskatoaren hortzak ondo eta polit-politak zeuden eta betirako pozik bizi izan ziren.

No hay comentarios: